Página Principal
Actualidad
Crónica Parlamentaria
Artículos
Viajes, Encuentros y Política Exterior
Semblanzas
De Aquí y De Allá
Cartas
Historia
Fotografías
Conferencias
Libros
La Situación de Venezuela
Documentos
Preguntas al Gobierno
Artículos Publicados en DEIA
Agenda
Vínculos de Interés
Correo electrónico
 
 
 

 
 

GALEUSCAT 2006

 

JARDUERA EGITASMOA

 

Sarrera

l. Ardatz estrategikoak

II. GALEUSCAT Batzarra Madrilen (urtarrilaren 25ean)

III. 2006 urterako Jarduera egitasmoa

Azken hausnarketa

SARRERA

Etorkizunari begira zabaltzen den egoera politikoa (globalizazioa, Estatu-nazioaren krisialdia, aniztasuna, gizarte mailako identifikazioen aldatzea, Europaren eraikuntza...) denoi eragiten digun errealitatea da. Kultura politiko berria dator bidetik eta honetan izaerazko abertzaletasun demokratikoak subjektu eta protagonista bilakatuko dira:kultura berria Espainiar estaturako, Estatuak betidanik gizarte errealitateak baloratzeko erabili eta zabaldu izan duen irizpide ezberdina behar duena.
Horregatik, GALEUSCAT aliantza osatzen duten taldeen egitasmo sozial edo politikoak zeintzuk diren al de batean utzita, eta alderdi bakoitzak gauzatuko dituen alde biko harreman legitimoak baino harago, BNG, EAJ-PNV,CDC ETA UDC alderdion ustez beharrezkoa da ekintza politiko bateratua ezartzea, gaurkoan aurkezten dugun GALEUSCAT 2006 Egitasmoan gauzatzen dena.

l. ARDATl ESTRATEGIKOAK.

Lau dira 2006 urtean gure jarduera egitasmoa gidatuko duten oinarrizko ardatzak:
. Aberri aniztasunaren alde egiten dugun apustua gizarte osoan zabaltzea.
. Antolatutako gizarte zibilarekiko harremanei bultzada ematea, elkar ezagutzeko eta lankidetzan aritzeko bidetzat hartuz.
. Gure talde politikoek ikastaro eta prestakuntza mintegietan parte hartzea ekintza politikoaren maila ezberdinetan.
. GALEUSCAT osatzen duten alderdiek Diputatuen Kongresuko , Senatuko eta Europar
Legebiltzarreko politiken koordinazioan aurrera egitea.

II. GALEUSCAT BATlARRA MADRILEN

Hautetsien urteroko bilera edo Galeuscat Batzarra izenekoan, foro legegile eta betearazleetan kargua duten Bloque Nacionalista Galego, Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Convergencia Democrática de Catalunya eta Unió Democrática de Catalunya alderdietako 150 baino hautetsi gehiago izango dira .
Bost dira Batzar honen helburuak.
a. GALEUSCAT, berau osatzen duten indar abertzaleen arteko aliantza estrategiko gisa sendotzea eta finkatzea.
b. Estatu barruan gure errealitate nazionalen onarpen juridiko-politikoan aurrera egiteko lan egin, hitz egin, eztabaidatu eta adosten duen "hautetsi abertzaleen taldea " kontzeptua barneratzea eta kanpora zabaltzea.
c. GALEUSCAT 2006 ADlERAZPEN POLlTlKOA aurkeztea.
d. GALEUSCAT 2006 Jarduera Egitasmoa onartzea.
e. TRIBUNA GALEUSCAT elkarteari bultzada sendoa ematea.

111. 2008 urterako JARDUERA EGITASMOA. Ekimenak

1. GALEUSCA T 2008 topaketa politikoak

GALEUSCAT 2006 Agiri Politikoa eta Jarduera Egitasmo hau aurkezteko eta alderatzeko topaketek tresna egokia osatzen dute GALEUSCA T aliantza eta bere aberri aniztasunerako proposamena ulertzeko.

Horregatik, GALEUSCAT-en asmoa da gainerako talde politikoekin topaketak edo lan bilerak burutzea.

Helburu zehatzak:

a. Indar demokratiko guztiekiko elkarrizketa politikoa sustatzea, bereziki Estatua egituratzeko eredu ezberdinen inguruan; beti ere, gure asmo politiko zilegi eta demokratikoenganako begirunetik abiatuta.
b. Bizikidetza politikorako ekimen eta oinarrizko proposamenak erdiesteko, beste alderdi batzuekiko adostasuna bultzatzea.
c. Espainiar Estatuko eta Europar Batasuneko antzeko talde politikoekiko elkarrizketa bide egonkorrak ezartzea.
d. Barne elkarrizketa eta eztabaidan sakontzea, GALEUSCAT osatzen duten talde bakoitzaren egitasmo politikoarekiko zintzotasuna eta begirunea abiapuntu direlarik.

2. GALEUSCAT Taldeartekoa eratzea

Otsailean eratuko da eta lau diputatuk eta beste hainbat senatarik osatua izango da. Otsailean emango zaio hasiera bere ibilbideari eta bere egitekorik nagusiena izango da Kongresuan eta Senatuan legebiltzar ekimen bateratuak aurkeztea, GALEUSCA T osatzen duten talde politikoen interes estrategikoei kalte egin gabe.

Helburu zehatzak.


a. GALEUSCAT osatzen duten alderdien ekimenen eraginkortasun politikoa hobetzea, lankidetzan egindako lanaren bitartez.
b. Legebiltzar egoitzan lankidetza politiko arinagoa eta eraginkorragoak eskaintzen dituen abantailak erabiltzea, GALEUSCAT-ek ordezkatzen dituen Catalunya, Euskadi eta Galizako gizarte eta politika arloko errealitateekiko errespetuzko diskurtso eta jarrerak erdieste aldera.
c. Legebiltzarreko lanerako marko egonkor eta sistematikoa lortzea. Uste osoa baitugu GALEUSTAT taldeartekoa tresna egokia dela Galiza, Euskadi eta Catalunya nazioak onartuak izateko gure egitasmoa zabalduko badugu.

3. TRIBUNA GALEUSCAT elkartea eratzea

EAJ- PNV, BNG, CDC eta UDC alderdiek bultzatuta, Tribuna Galeuscat-ek Madrilen izango du egoitzanagusia eta datozen asteotan hasiera emango dio bere ibilbideari Juan Maria Atutxaren lehendakaritzapean.
Lehenetsiko dituen helburuak honakoak dira:

1. GALEUSCAT osatzen duten alderdien pentsamolde eta estrategia politikorako esparruen artekoforo egonkorra eratzea.
2. Politika, jakintza, kazetaritza eta kultura esparruetako pertsona ezagunekiko harremanen bitartez nazio ezberdinen gaineko ezagutzan sakontzea.
3. Madrilgo eta Europako hiriburu nagusietako jakintza eta informazio komunikabideetan eragina izango duen estrategian aurrera egitea.
4. Fundazio eta mundu mailako sortze intelektualeko esparruekin lankidetza markoa ezartzea, Espainia eta Europan garatuko den estrategiaren laguntzarako.
5. Esperientziak partekatzea, helburuak honakoak direla: a) ekinkideen formazioa; b) hurrenezhurreneko gizarteetan zabaltzea ; e) alderdien eta gizartearen artean loturak sortzea.
6. Gaur egun Espainian eta Europa osoan nagusi den gogo-oinarri politiko eta intelektualari
alternatiba bat eskaintzea.

Tribuna Galeuscat-en lana hiru formatotan garatuko da: barne mintegiak, mintegi/tailer irekiak eta politika eta gizarte mailako buruzagiekin hausnarketa etaeztabaida jardunaldiak.

4. GALEUSCAT-en Idazkaritza eratzea

Lau koordinatzailek osatua izango da eta bere egitekoa taldeartekoaren lana koordinatzea izango da, aliantzaren jarduna aztertzea, egoki jotzen diren proposamenak aurkeztuz, TRIBUNA GALEUSCAT bultzatzea eta, orokorrean, gure itunak bide ona eramateko beharrezko dituen jarduera guztiak gauzatzea.

AZKEN HAUSNARKETA

Galeuscat-en kultura politikoak berarekin darama jardun politikoa definitzeko era zehatza, sistema demokratikoaren aplikatzea bermatzeko tresneria modu zintzo eta eraginkorrean sakonduz eta hiritargoaren parte hartze eta ardura hartzea oinarria dela.
Aurkeztu nahi ditugun planteamendu abertzaleak ez dira instituzio publikoetara eta haien menpean dauden organoetara mugatuko. Hori dela eta, gizarteratze, bistaratze eta ariketa pedagogikoaren alde egiten dugun ahalegina , abertzale baikorraren eztabaida eta planteamendu politikoak bateratzen dituen tresna eta plataformen bidez, hau da, subsidiarietate printzipioa egi bilakatzen duen eta boterea eta bere kontrola estatu izan gabe, nazio gisa egituratzen diren herrietara hurbiltzea ahalbidetzen duen abertzaletasuna. Uste osoa baitugu bidea " ibiliaz egiten dela "

Madril, 2006ko urtarrilaren 25a